Oñatiko Udalak eta Nazioarteko Soziologia Institutuak elkarrekin sortutako beka da Udala Grant beka. 4.000 euroko diru laguntza jasotzen du, ikerketarako. Aurtengoa bi proiekturen artean banatuko dute.
Argentinan jaio den Francisco Vértiz-ek 2007-2016 urteen artean Oñatiko Udalak hirigintza antolatzeko indarrean jarritako araudi eta mekanismoek duten potentziala aztertuko du. Etxebizitzaren gaia gizarte modernoek hirigintza antolatzeko duten arazoen artean kokatzea aldarrikatzen du. Helburu horrekin hirigintza arauak aztertuko ditu. Horrez gain etxebizitzaren merkatua arautzen duten aldagai nagusiak aztertuko ditu, eta epe honetan Udalak indarrean jarritako neurriek etxebizitzetako prezioen dinamikan izandako ondorioak.
Kanadako Patara McKeen-ek, Euskal identitatearen konplexutasuna izango du aztergai Pakistaneko immigrazioa, hiritartasuna eta kultura aztertuz horretarako. Bere helburua Gipuzkoako kultur baldintzak aztertzea da eta ikertuko du eskubideen errekonozimenduaren gaineko pertzepzioa, ahalbidetuko duena euskal identitatearen ikuspegi anitza .Bere ikerketa burutzeko, Oñati abiapuntu hartuta, komunitateko kideei elkarrizketak egingo dizkie, datu estatistikoak aztertuko ditu eta gaian adituak diren akademikoak inplikatuko ditu.