Bi lagun atxilotu dituzte Oñatiko enpresa batean lapurtzeagatik

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 6a, 14:22

Oñatiko enpresa batean kobrea lapurtzeagatik atxilotu dituzte 32 eta 44 urteko bi lagun Deba-Urola komisariako ertzainek.

Oñati inguruan zebilen patruila batek furgoneta "susmagarri" bat atzeman du gauerdiaren bueltan. Ertzainak furgonetaren matrikularen kontsulta egiten zebiltzala lapurretaren berri eman du enpresa horretako zaintzaileak. Enpresara gerturatu den ertzainak lagun bat ihesi zihoala ikusi du ibaitik bueltan, aldean zeraman material elektrikoa bota ondoren. Furgonetako lagunak identifikatu egin dituzte, eta  barruan, enpresa horretatik ateratako hiru kobre barra topatu dituzte.

Identifikatutako bi lagunak, biak gizonezkoak eta delitu asko egindakoak, atxilotu egin dituzte "indarrez egindako lapurretagatik". Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du ihes egin duen laguna identifikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak