Oñatiko Correosen kontra txoke egin du auto batek

Ubane Madera 2017ko mar. 1a, 08:34
Autoa txoke eginda.

07:30ean jaso du abisua Oñatiko Udaltzaingoak esanez auto batek Correoseko aurreko fatxadaren kontra txoke egin duela. Ibilgailua bertan da oraindik, erretiratuko duen garabiaren zain. Gidaria, berriz, ez dago han. Baina udaltzaingoak badaki autoa zeinen izenean dagoen.

Udaltzaingoak esandakoaren arabera, gidariak kotxea bertan utzi du eta joan egin da. Ez da, antza, oñatiarra. Autoa, Citroen markakoa, espaloira igota eta Correoseko fatxadaren kontra txoke eginda dago. Hala ere, posta zerbitzua zabalik dago.

Garabia bertaratuko da ibilgailua erretiratzera, eta horren zain daude orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak