2017/02/10 22:00 - 23:59

Musika

Joseba B. Lenoir Gang eta Norman-en kontzertua

Antixena gaztetxea, Oñati

Joseba B. Lenoirren disko berriak Eguzkiari begietara so (Autoekoizpena) 2016ko udaberri honetan ikusi du argia. Azken urteetan hainbat mutazio bizi izan ditu gitarra-jole nafarrak, eta horietako azkenarekin aurkeztuko du lan berria; Joseba B. Lenoir Gang boskote elektrikoarekin, hain zuzen ere. Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainek (Napoka Iria eta Willis Drummond taldeetako kideak besteak beste) osatzen dute gangster taldea eta Lenoirren alde rockzale eta intentsoena azaleratzen konplizerik fidelenak dira taula gainean.

Eibarreko NORMAN taldea Euskal Herriko rockaren munstroetako bat dugu. Euskal Herrian sortutako talde interesgarrienetariko bat dela esan genezake. Rock ikuspegi oso zabal batean ulertzen dute hauek. Abesti bakoitzean rock estiloaren aurpegi bat baino gehiago aurkitu daiteke. Bi lan argitaratuak dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak