Urtea porrotarekin hasi du Aloña Mendiko eskubaloi taldeak

Mireia Bikuña 2017ko urt. 15a, 15:31

Kukullagaren kontra 20-29 galdu dute Zubikoan jokatutako partidua. Antzerako taldeak izan arren, bizkaitarrek hobeto kudeatu dute intentsitatea partidu osoan zehar.

Abenduko azken bi partiduak irabazi eta bolada txarrarekin bukatu ostean, modu onean hasi gura izan dute oñatiarrak 2017a, baina ezin izan dute lehia irabazi. Hasieratik gailendu zaie Kukullaga. Bizkaitarrek menderatu dute lehia lehen minututik, eta, atsedenerako lau goleko errenta ere bazuten: 10-14.

Bigarrenean nahi eta ezin ibili da Aloña Mendi: baloiak eskuetatik ihes egiten eta erasoan akatsak eginez. Hori horrela, ez dute lehiari buelta emateko aukerarik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak