Egoera zailean dauden familien egoera aztertzeko "prest" dagoela berretsi du Udal Gobernuak

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko aza. 4a, 09:48

Udal ordenantzak aho batez onartu izana "berri ona" da Udal Gobernuarendako, baina "onartezina" iruditzen zaio EAJk prentsa oharrean esandakoa, Udal Gobernuak  "egoera zailean dauden familien beharrei berehalako erantzuna ematea oztopatzen" dituela.

EAJko udal taldeak bidalitako prentsa oharrari erantzun egin dio Udal Gobernuak beste prentsa ohar baten bidez eta dio zerga ordenantzak aho batez onartu izana "berri ona" bada ere, EAJren jarrera azaldu gura duela: "Batez ere Udal Gobernuaren jarrerak egoera zailean dauden familien beharrei berehalako erantzuna ematea oztopatzen duela esaten dute. Hau onartezina iruditzen zaigu".

Udal Gobernuak dio urriaren 12rako Gobernu taldeak proposamena igorria ziola oposizioari. "EAJ-PNV udal taldeak ordea, azken egunean eta azken orduan presaka helarazi zuen bere proposamena. Egoera honen aurrean,ordenantzaren onarpen egunean bertan Udal Gobernuak proposamen berri bat egin behar izan zuen zehaztapen maila handiagoz. Zehaztapen hauek gabe, ordenantzaren aplikazioan sorturiko kasuistika aurreikustea eta kudeatzea benetan zaila litzateke. Azken proposamen hau udalbatzan aho batez onartua izan zen".

EAJko udal taldeak "izan duen presa eta inprobisazioa" ez direla "onargarriak zerga ordenantza bezalako gai garrantzitsu batean" dio Udal Gobernuak eta gai horrek beste lanketa serio bat eskatzen duela duen garrantziagatik, "prentsa oharretatik haratago". Horretarako "prestutasuna eta konpromisoa" agertu duela ere badio Udal Gobernuak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak