Lau taldetan banatuta, gune ezberdinetan aritu dira erreka garbitzen auzolanean. Horietako bat Mikel Kortabarria oñatiarra izan da, bigarren urtez izan da erreka garbitzen. Bere esanetan: "Igartzen da errekak garbiago daudela, bulto handiak aterata daudela uste dut, baina oraindik zaborra dago. San Martineko zubian bizikleta bat atera dugu, baina bereziki landare inbaditzailea ateratzen ari gara".
Helianthus tuberosus
Zaborra plazan ikusgai
13:00etan, batutako zaborra eta landareak Foruen Plazan jarri dituzte. Hala, herritarrek errekan dagoen zaborra ikus dezaten, eta bide batez errekak garbi izan behar direla kontzientziatzeko.