Unai Iribarrek lortu du garaipena Oñatiko kaleetan, Mikel Deunaren LVIII Sarian. Limousin Cartonajes taldeko txirrindulari gaztea azkarrena izan da Unibertsitateko etorbideko esprintean, Gari Lagneten eta Xabi Murgiondo aurretik. ULMA taldeko oñatiarrak sufritu egin du Santipillauko malda gogorrean, eta gero aurrekoekin bat egiteko esfortzu handia egin behar izan du. Esprintera indar gutxirekin heldu da, baina podiumeko hirugarren tokira igotzea lortu du.
60 txirrindulari irten dira proban, baina denboraldi bukaera denez, nekea sumatu dute hainbatek eta 88 kilometroko proba 27 gaztek bakarrik bukatu dute.
Taldekako sailkapen Iparraldeko Mauleon taldearendako izan da, eta mendiko sailkapena Bazpi taldeko Iñigo Altunak irabazi du. Gainera, tarteko helmugetako saria Imanol Alvarezek (Ciclos Iturriaga) eskuratu du.
Sailkapena:
1- Unai Iribar (Limousin Cartonajes) 02:19:31
2- Gari Lagnet (Mauleon) 02:19:31
3- Xabier Murgiondo (ULMA) 02:19:31
4- Luis Mari Garikano (Limousin Cartonajes) 02:19:31
5- Andoni Lopez de Abetxuko (Arabarrak) 02:19:31
6- Imanol Etxebarne (Aviron Bayonnais) 02:19:31
7- Patxi Darthayette (Aviron Bayonnais) 02:19:31
8- Ander Amonarriz (Andoaingo Eskola) 02:19:31
9- Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) 02:19:31
10- Vincent Arnie (Mauleon) 02:19:31
.....
17- Mikel Arregi (ULMA) 02:20:16
27- Julen Otero (ULMA) 02:24:28