Udako azken 'Espeleotxiki' irteera egingo dute bihar Arrikrutzen

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 19a, 12:33

Espeleologia kutsua duen bisita honetan, ohiko bisitetan ezagutzera iristen ez diren kobazuloko beste gela eta galerietan barneratzen dira bisitariak. Udan egitasmoak "arrakasta" izan duela adierazi dute Arrikrutzeko arduradunek.

'Espeleotxiki' egitasmoak iragan Aste Santuan eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, udako oporretarako ere hainbat txango antolatu dituzte Arrikrutzen. Uztailean haur eta guraso askok gozatu ahal izan zuten, eta abuztuan ere bi txango antolatu dituzte. 6an egin zuten lehenengoa eta bihar, zapatua, egingo dute azkena.

16 umek parte hartuko dute biharko abenturan, eta jendea kanpoan gelditu da ez baitago denendako tokia. izan ere, udan "arrakasta" izaten ari da 'Espeleotxiki' beste behin ere, kobazuloko arduradunen berbatan.

"Jendea animatu egin da, eta udan 'Espeleotxiki'k arrakasta izan duela esan daiteke", azaldu dute Arrikrutzeko arduradunek.

Erlazionatuak

Espeleotxiki Arrikrutzen

Oihana Elorza Gorostiza 2016 uzt 11 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak