Gutxigatik, baina Zabaleta garaile Udanako igoeran

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 25a, 21:37

Udanako hamaikagarren igoera Aitor Zabaletak (02:14.298) irabazi du, eta bigarren postuan geratu den Joseba Iraola, (02:14.963) sei hamarrenenetara geratu da. Hirugarren postua, berriz, Arkaitz Ordokik (02:26.306) lortu du, eta lehenengo oñatiarra, David Ardions izan da. Turismoetan irabazlea, aldiz, Markel Cestafe bergararra izan da.

Eguraldia lagun, lasterketa bikaina izan dute gaur Udanan izan diren pilotuek. Guztira, 70 pilotuk hartu dute parte, eta antolatzaileen arabera "hainbeste auto izateko, oso ondo joan da lasterketa, eta arazo barik bizkor bukatu dugu".

Sei hamarrenetara

Lehia estua izan da Aitor Zabaleta eta Joseba Iraola pilotuen artean segundo erdiko diferentzia egon delako, sei hamarren hain zuzen ere. Zabaletaren esanetan: "justu ibili naiz, baina segundo erdiko diferentzia errekuperatzea askotan zaila izaten da. Horrez gain oso pozik nago lasterketarekin eta izan den giroarengatik".

Oñati saria

Lehen oñatiarra, David Ardions (Clio Sport) izan da, bigarrena, Asier Samaniego (BMW M3), eta hirugarrena, Asier Mugarza (Clio Sport).

Emakumezko bakarra

Udanako lasterketan parte hartu duen emakume bakarra Monika Muñoz (Citroen ZX) oñatiarra izan da, eta oñatiarrak, lortu du emakumezko azkarrenaren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak