Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako selekzioen arteko lehia ikusteko aukera egon da gaur Oñatin. Kadete mailako jokalariak ibili dira nor baino nor gehiago.
Goizean finalerdiak jokatu dituzte; eta arratsaldean, kantxa urdinean hirugarren eta laugarren postuetarako lehiak izan dira, eta kantxa berdean finalak.
Yune Bermejo oñatiarra
Emakumezkoetan Gipuzkoak eta Nafarroak jokatu dute finala. Lehia parekatua izan den arren, gipuzkoarrak nagusitu dira –25-16–. Nabarmendu behar da Gipuzkoako selekzioan Yune Bermejo oñatiarrak jokatzen duela; hori horrela, oñatiarra Euskadiko txapelduna da.
Mutilen finalean Bizkaia Gipuzkoako baino gehiago izan da eta samur irabazi dute lehia –22-29–.
Sari banaketa
Sari banaketa hasi aurretik, federazioak oroigarria eman dio Oñatiko Udalari. Ondoren sari banaketa egin dute.
Jokalari onenak:
- Bizkaiko selekzioetan: Nahia Pinedo eta Victor Gabado.
- Arabako selekzioetan: Estibaliz Sainz eta Iker Escudero.
- Gipuzkoako selekzioetan: Maria Zaldua eta Ander Garmendia.
- Nafarroako selekzioetan: Olaia Luzuriaga eta Mikel Redondo.
Sailkapena:
- 1. Gipuzkoa (neskak) eta Bizkaia (mutilak).
- 2. Nafarroa (neskak) eta Gipuzkoa (mutilak).
- 3. Bizkaia (neskak) eta Nafarroa (mutilak).
- 4. Araba (neskak eta mutilak).
Juan Carlos Elorza gogoan
Gaur jokatutako eskubaloi txapelketak Juan Carlos Elorza zena omentzeko balio izan du. Baina, ez da haren omenez egingo duten ekitaldi bakarra izango. Aste guztian eskubaloiaren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte eta Elorza zenaren gaineko solasaldia ere egingo dute.