Egun osoko hainbat ekitaldi egongo dira: trikipoteoa, elektrotxaranga, manifestazioa eta kontzertuak, besteak beste. Urtero bezala, bazkaria egongo da eta datozen egunetan jarriko dituzte sarrerak salgai, Boga, Arrano eta Ona tabernetan. Langileendako prezioa 10 euro izango da eta langabe zein ikasleek 6 eurotan erosi ahalko dute. Ekainaren 11tik aurrera bi euro garestituko dira sarrera hauek.
Ekimeneko kideek azaldu dute asteazkenero batzen direla gaztetxean, 19:00etan, eta herritarrei deia luzatu die bertaratu daitezen eta ekarpenak egin ditzaten, guztien artean egun borobil bat antolatzeko.
Bideo bat ere egin dute eta hiru ataletan emitituko dute publikoki, astean atal bat publikatuta. Kontzertuetan talde sorpresa bat egongo dela ere gaineratu dute Fan Hemendik-eko kideek.
Egitaraua:
- 12:30ean: trikipoteoa
- 14:30ean: Bazkaria
- Ondoren, trikitilariek alaituko dute giroa.
- 18:00etan: elektrotxaranga.
- 19:00etan: Manifa eta ekintza nagusia.
- Ondoren, elektrotxaranga.
- 21:30ean: Kontzertuak: Txipittu, Autobus Magikoa, Kolpatu eta talde sorpresa.