Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin dute umeek ginkanako lehen geltokia, eta Txatxilipurdiko arduradunek gidatutako jolasen bidez udal eraikinak ezagutu dituzte. Jolas horren baitan, denetariko proposamenak egin dituzte neska mutikoek.
Oñatiko Udalak bultzatutako parte hartze prozesu berri horretan, hiru eta hemezortzi urte bitarteko ume eta gaztetxoen iritziak batu nahi dituzte.
Hala, egubakoitzean gazteenekin hasi ziren, hiru eta zortzi urte bitartekoekin. Ondoren, zortzi eta hamahiru urte bitartekoekin egingo dituzte saioak, eta bukatzeko, hamahiru eta hemezortzi urte bitarteko gaztetxoekin.
Ekimen honen helburua da ume eta gaztetxoen beharrei erantzun bat emateko euren iritzia eta zuzeneko parte hartzea baliatzea.