Oñatiko Olabarrieta auzoko lur azpiko pasabidea erabilgarri dago

Mireia Bikuña 2016ko urt. 20a, 16:56

Oñatiko Olabarrieta eta Murgia batzen dituen bidearen pasabidea gertu dute erabiltzaileek. GI-2630 errepidea alderik alde zeharkatzen duen lurpeko pasabideko lanak Egaralur enpresak egin ditu.  

Olabarrietako Aiastui baserriaren parean zegoen arriskua ezabatu egin da. Olabarrieta eta Murgia arteko buelta ematen zuten oinezkoek eta txirrindulariek errepide gainetik pasatzen ziren.  Pasabideko lanak bukatuta, arrisku barik ibili daitezke orain.

Egaralur enpresak egin ditu lurpeko pasealekuko lanak. Aurretik Madalenan egindako moduan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, errepide azpitik egin dute pasabidea. Lanak guztiz bukatuta daude eta pasabidea erabilgarri. Gelditzen den lan bakarra argi puntua ipintzea da.

Bidegorria

Bestalde, Ugarkalde eta Olabarrieta lotuko dituen bidegorriko lanak bukatzear daude. Zornotzako Gabika enpresak dihardu lanak egiten. Lurra asfaltatu eta autoendako eremua eta bidegorria bananduko dituen hesia ipintzea falta dira.

Bidegorriak 800 metro luze eta hiru metro zabal izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak