Gipuzkoako bertsolari onenak urte berriko Oñatiko saioan batuko dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko abe. 29a, 09:00
Beñat Gaztelumendik irabazi zuen 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatu dela-eta Gabonetako aurtengo saioa antolatzeko orduan formatu ezberdinetako aukerak izan dituztela azaldu du Iñaki Olaldek, Oñatiko Bertso Eskolako kideak. "Aurtengo txapelketako finalistak ekartzea zen aztertu genuen aukera bat eta Gipuzkoako txapeldunak izan diren bertsolariak zen beste aukera bat. Aukera biak nahastuta osatu dugu azkenean kartela".

Hori horrela, belaunaldi ezberdinetako bertsolariak igoko dira urtarrilaren 5ean, 22:30ean, Zubikoa kiroldegiko taularen gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi –zapatuan Ilunben txapela jantzi zuena– eta Alaia Martin (zapatuko finalean, bigarren geratu zena–. "Maialen Lujanbio falta da, egun horretan kanpoan izango dela esan zigun; beraz, ezin oraingoan Oñatira etorri. Aspaldiko partez, Peñagarikano izango dugu gurekin. Saioak ohiko egitura izango du eta gure eskolako Mirari Sagartzazuk egingo ditu aurkezle lanak", dio Olaldek. 

Txokolateixan eskuragarri  

Hamar eurotan eros daitezke Errege egun bezperako sarrerak, Txokolateixan –gazteendako berriz, zazpi eurotan–. Lehenago agortzen ez badira, urtarrilaren 4ra bitartean izango dira han, eta egunean, leihatilan ere bai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak