Dantza ekitaldi borobila 45. urteurreneko ospakizunekin hasteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 15a, 10:51

Oñatz dantza taldeak Zubikoako pilotalekuan eskaini zuen ikuskizunak arrastoa utziko du hainbat oñatiarrengan. Udal Musika Bandarekin, Ganbara Abesbatzarekin, Aita Madina Txistulari Taldearekin eta Arrasateko gaiteroekin batera egindako dantza ekitaldia borobila izan zen. Ordu eta erdian, Euskal Herriko denetariko dantzak eskaini zituzten, Zuberoatik hasi eta Gipuzkoan bukatzeraino. Txalo zaparrada itzelak eta herritarrak, amaieran GOIENAko kamerei esandakoen arabera, "oso gustura". Eta 45. urteurreneko ospakizun ekitaldiak hasi besterik ez dira egin... 

Izan ere, aste osorako egitaraua prestatu dute Oñatz dantza taldekoek. Jarraian egitaraua: 

Azaroak 15, domeka 

  • 12:30 Konpartsa, Santa Anatik hasita. Gonbidatua: Arrotxapeako konpartsa.
  • 18:00 Herriko umeak eta gaztetxoak dantzan, Foruen enparantzan. 

Azaroak 17, martitzena 

  • 19:00 Ane Albisuren hitzaldia: Atonduz. Gaztelekuan. 

Azaroak 18, eguaztena 

  • 19:00 Iñigo Murgiondo Agirreren hitzaldia: Oñatiko dantzaren historia. Kultura etxean. 

Azaroak 19, eguena 

  • 19:00 Sorgin dantza, kalez kale.

Azaroak 21, zapatua 

  • 11:00 Hamaiketakoa kontzejupean. Ondoren, dantza-txikiteoa eta herri bazkaria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak