San Martin auzoko autokarabana gunea inauguratu dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko aza. 7a, 16:52

Uztaila ezkero dago gunea erabilgarri baina gaur, zapatua, egin dute inaugurazio ekitaldia. Han batu dira Euskal Herriko askotariko txokoetatik etorritako 100 autokarabana-jabeak eta Udal ordezkariak. Ana Martin zinegotziak, bertaratutako guztiei eskerrak eman ondoren, gune berriarekin, Udalak herria turismora zabaltzeko beste pausu bat eman duela gaineratu du. "Oñatik asko du turistei eskaintzeko, gauza asko daude ikusteko eta gozatzeko. Ez dugu turismo masiborik helburu, baina askotariko turistak gura ditugu herrira erakarri. Asmo horrekin hasi ziren aurreko legealdian autokarabanen gune bat egokitzerik bazegoen aztertzen eta oraingo udal gobernuak lan horiek borobildu ditu. Hamazortzi autokarabanentzako tokia dago, mahaiak eta eserlekuak ditu, iturria eta ur-zikinak uzteko tokia ere bai; datorren astean komunak jarriko ditugu eta orduan bai, beharrezko zerbitzu guztiak izango ditu. Pozik gaude emaitzarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak