Elorregiko auto istripuan larri zauritutakoa Gasteizko Santiago ospitalera eroan dute

Eneko Azkarate 2015eko urriaren 20a

Larri zaurituta Gasteizko Santiago ospitalera eroan zuten atzo Oñatin, Elorregiko bidegurutzetik gertu, auto istripua izan zuen gizonezkoa. Bi autok, hain justu ere, Opel Movano furgoneta batek eta Nissan Micra auto batek, aurrez aurre elkar jo zuten 17:45 aldera. Ondorioz, autoko gidaria burdin artean harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Istripuaren ondorioz, itxita egon zen Elorregiko bidegurutzetik Oñatirako bidea bi noranzkoetan eta 19:15ak aldera erabat zabalik geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak