Arezzoko jaialdiko sari nagusirako lehiatuko da gaur Ganbara abesbatza

Jon Berezibar 2015ko abu. 29a, 17:50
Ganbarakoak, atzo Arezzon.

Gaur arratsaldean abestu dute oñatiarrek Grand Prix ala sari nagusia eskuratzeko. Gal ala irabaz, baina, etxera ez dira esku hutsik itzuliko Arezzoko jaialdiko (Italia) bi kategoriatan bigarren sariak lortu baitituzte: abesbatza mistoetan eta musika garaikide eta modernoari dagokionean. Zuzenean jarri daitezke sari nagusiko emanaldiak streaming bidez. 

Egubakoitzean hasi zen Arezzoko Nazioarteko Guido D'Arezzo Polifonien lehiaketa, Europako abesbatzen Grand Prixeko zirkuituan dagoena. Hamabi abestiko errepertorioarekin joan dira Italiara. Atzoko sariketa eta gero, taldea Arezzoko Grand Prixerako ere aukeratu dute eta gaur iluntzean jakingo da sariketa nagusian zer egin duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak