Gelaz gela, eraikinean egoitza duten taldeek bisitariak hartu eta azalpenak eman dizkiete. Zer ikusi eta zer egin egon da, gainera; ze, adibidez, Yoga saioa egin dute, Irazan antzerki gunekoek ere hartu dute parte antzeztuz, eta bertso eskolakoek bertsotan, trikitilariekin batera; Gurutze Gorrikoen gelan bularreko masajea praktikatzeko modua egon da, eta Txantxiki guraso elkarteak haur eta gurasoendako jolasak egin ditu.
Horrez gain, hainbat postu ere jarri dituzte: artisauek, Fiare banku etikoak, Sarek... Eta herritarrek izan dute denak ezagutzeko aukera. Eltzia proiektuan diharduen Bagarako Johana Olabarriak egunaren oso balorazio positiboa egin du.