Erretiratuak eta gaztetxoak, elkarri erakutsiz

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 18a, 09:39
Gazteak erretiratuei irakasten mobila nola hobeto erabili

Pake Lekuko erretiratuek eta Txantxiku ikastolako ikasleek euren jakinduria elkar trukatu dute; nagusiek antzinako jolasak irakatsi dizkiete ikasleei eta horiek mugikorraren eta smartphonaren erabileran trebatu dituzte adinekoak.

Ikasturte honetan hainbat proiektu berri jorratu diutzte Txantxiku Ikastolan. Horietako bat Bizitzarako Prestakuntza izeneko gaia izan da. Hori aukeratu duten DBH3. mailako ikasleek harremana izan duten Pake Leku elkartearekin. Ikasle eta jubilatuak harremanetan daude eta elkarrekin zenbait gai landu dituzte. Hala nola, Pake Leku elkarteko kideek antzinako jolasak irakatsi dizkiete gure ikasleei eta gure ikasleek mugikorraren eta smartphonaren erabileran trebatu dituzte.

Esperientzia gustukoa izan da denendako eta kurtsoari bukaera emateko, ekainaren hasieran, Lizargaratera joango dira erretiratuak eta gaztetxoak eguna elkarrekin pasatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak