Berdindu arren, lauko finala jokatuko du Izarraitz Aloñak

Mireia Bikuña 2015ko mai. 17a, 20:00

29-29 bukatu zuten Barakaldoren kontrako norgehiagoka, eta igoerarako txartela lortu dute oñatiarrek. Azken jardunaldian liderraren, Tolosaren, kontra jokatuko dute.

Eskura izan zuen Izarraitz Aloña Mendi bizkaitarren kontrako partidua: bost goleko errentarekin bukatu zuten lehen zatia eta hiruko errenta izan zuten lehia bukatzeko 10 minuto falta zirela. Baina, bizkaitarrek asko hestutu zuten, eta gai izan ziren berdinketa lortzeko.

Puntua ona da oñatiarrendako: Bigarren Nazional Mailarako igoera jokatzeko txartela lortu dutelako. Bigarren daude sailkapenean bost punturekin, eta azken jardunaldian Tolosan jokatuko dute, liderraren kontra. Tolosak zazpi puntu ditu. Fasea lehen lekuan bukatzen duenak (Tolosak edo Aloñak) lauko finala nun jokatuko den aukeratzeko eskubidea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak