Aloña Mendiko txirrindulariak denboraldi berrirako prest

Jagoba Domingo 2015ko ots. 21a, 14:19

Aloña Mendi kirol elkarteko txirrindularitza sailak denboraldi honetan arituko diren 28 txirrindulariak aurkeztu ditu Oñatiko Etxe Aundi jatetxean. Azken urteetako boladari mantentzea lortu diotela esan du Kepa Umerez presidenteak, gaur egun txirrindulari gazteak biltzea zaila den arren, "kirolak eskatzen duen sakrifizioa" handia da-eta. Hala ere, gogotsu helduko diote denboraldi berriari eta urtean zehar antolatuko dituzte bost lasterketak ere aurkeztu dituzte.

28 ziklistak bost mailatan arituko dira: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak eta juniorrak. Afizionatu mailan ere arituko da Iñaki Mugarza baina Zarauzko taldean utzita arituko da. Horrez gain, aurten lehenengoz prestatzaile fisikoa izango dute: Mikel Fernandez, eta kadete eta junior mailako txirrindulariekin egingo du lan. Kadete mailan ere lehiatuko da Garazi Erostarbe. Umerezek helburuei dagokienez, azken urteetako berdinak izango direla esan du: neska-mutikoek "bizikletaz gozatzea eta ikastea"; horren ostean emaitza onen bat heltzen bada, "ongietorria" izango dela esan du, baina helburua disfrutatzea dela azpimarratu du.

Erlazionatuak

Aloña Mendiko txirrindularien aurkezpena

Mirari Altube Arrese 2015 ots 21 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak