Joan den urtean baino lan kopuru handiagoa aurkeztu da aurtengo bertso paper lehiaketara eta antolatzaileak, Oñatiko bertso eskola eta gaztelekua oso pozik daude. Are gehiago aurkeztutako lanen maila onagatik. "Parte hartu duten guztiak zoriondu gura ditugu. Neska mutikoak egin duten ahalegina azpimarratzekoa izan da eta horrela agertu dute aurkeztutako lan guztietan", adierazi dute antolatzaileek.
Guztira 168 lan jaso dituzte (95 Lehen Hezkuntzan eta 73 DBHn) eta hiru ikastetxeetako gaztetxoak hartu dute parte. Epaimahaia, berriz, sei kidek osatu dute.
Sari banaketa bihar, egubakoitza, izango da, 18:00etan, gaztelekuan eta Amets Arzallus txapelduna izango da sariak banatzen. Zortzi saridun izendatu ditu epaimahaiak, bost LH sailean, eta hiru DBH eta Batxilergoko ikasleen artean. Denek ikasmaterialetan gastatzeko diru txartelak eta bertsolaritzarekin lotutako saria jasoko dute.
Sarituak dira:
LH sailean:
- - Unai Prieto – Urgain Eskola, 6.maila
- - Jon Maiztegi – Txantxiku Ikastola, 6. maila
- - Ousmane Bah – Txantxiku Ikastola, 5.maila
- - Ane Kortabarria – Txantxiku Ikastola, 6. maila
- - Maddi Altolagirre eta Paula Polo – Elkar Hezi, 6.maila
DBH – Batxilego sailean:
- Malen Osa - Txantxiku Ikastola, DBH 1
- Haritz Olaeta – Elkar Hezi, DBH 2
- Urko Arregi – Zuazola Larraña Institutua, DBH 4