Kamioiak harrapatu dituen beste udaltzainetako batek zauri txikiagoak ditu eta hirugarrenak, arinak. Bi udaltzain arrasatearrak dira, larri dagoena tartean, eta bestea Legazpin bizi den bergararra.
16:30 aldera gertatu da, Oñatiko barraka-gunean. Zaldiko-maldikoen bi barraka-jaberen artean gertatu da eztabaida. Ustezko erasotzaileak kamioi-kabina hartu eta eztabaidatan zebilen beste barrakako langilea erasotzera joan da, Oñatiko udaltzainek emandako informazioaren arabera, baina hura harrapatu beharrean, beste hiru udaltzainak eroan ditu aurretik. Ertzaintza dabil gertaera-tokian ikertzen.