Kantoi artean onena Ceresa Thimothé frantziarra

Xabier Urtzelai 2014ko uzt. 20a, 13:29

"Kaka eginda nago", aitortzen zion txirrindulari batek besteari Kantoikrit hasi baino orduerdi lehenago, berotze ariketak egiten zebiltzan bitartean. Ez zen gutxiagorako, zapatu arratsaldean botatako euriak oso labainkor utzi zuelako Oñatiko zorua. Horrenbestez, pentsa zelan egongo zen lasterketari izena ematen dion kantoi arteko zorua, harbidea izotz pista bilakatuta. [ARGAZKIAK]

FUTBOLA
Apendis City taldeak irabazi du Koadrilen Arteko Txapelketa
Uda Akabauak, Matadas Team eta Ez Dakiu garaile Ipintzako futbol txapelketan

PILOTA
Titin III eta Rezustaren erakustaldia Antzuolan

Zorionez, lasterketa hasi baino ordubete lehenago (21:00) euria egiteari utzi zion, eta zorua sikatzen hasi. Baina, proba hastear zela arratsaldeko bigarren buruhaustea etorri zen, ziklistetako batek istripua izan zuelako emakumezko batekin. Probako anbulantziak Arrasateko ospitalera eraman zuen emakumezkoa, eta anbulantzia barik, ezin lasterketa hasi –erabaki zentzuzkoa. Hala, txirrindulariei komeni baino gehiago luzatu zitzaien berotze-saioa, baina balio izan zuen zirkuitua erabat sikatzeko. Eta hor amaitu ziren buruhauste guztiak, hortik aurrerako guztia ikuskizun hutsa izan zelako.

Hasieratik oso gogor 

Kantoikrit moduko lasterketa batek ez du atsedenerako tarterik uzten. Ziklistek lehen itzulia neutralizatuta egin zuten, eta hurrengoan hasi zen benetako egurra. Ez zen gutxiagorako, lehenengo itzulia egiten azkarrenak sari berezia zuelako (Ceresa Timothé izan zen onena). Hala, hirugarren itzulia hasterako agerian geratu zen zeintzuk ziren lasterketako indartsuenak: Xabier Altube oñatiarra, Ceresa Thimothé frantziarra (8bar bikes), Schott Stefan alemaniarra (8bar bikes) eta Jon Ander Arakama beasaindarra. Laukote horrek aurrera egin zuen, eta atzerago sortu ziren taldeetan aparteko borrokak izan ziren [guztira 39 ziklista irten ziren lasterketan].

Laukoteak aurrera 

Aurreko laukote horrek geroago eta abantaila handiagoa zuen, baina laugarren itzulian bi gertaera batu ziren: batetik, aurten ere garaipenerako hautagai izan zitekeela erakusten zebilen Xabier Altubek zulatua izan zuen, kurba baten irteeran, eta Oñatiko zaleen atsekaberako Altubek bertan behera utzi behar izan zuen proba. Lasterketa amaieran izan ginen aurreko bi ediziotako irabazlearekin, penaz zegoen, baina garbi esan zuen: "Datorren urtean ez dago barkatzerik, egurra ematera irtengo gara".

Eta bestetik ia itzuli berean, lasterketa irabazi zuen gizona lurrera erori zen, Correos parean: "Labaindu egin naiz eta konturatu orduko lurrean nintzen. Zorionez ez dut minik hartu, eta bizikletari heldu diot berehala. Hala, berotu galanta hartuta ostera ere aurrekoak harrapatzen ahalegindu naiz, eta horretarako itzuli bat edo beste behar izan badut ere, lortu dut". 

Lasterketa aurrera, podiumeko hirugarren koskara igo zen Jon Ander Arakamak amore eman zuen, aurrekoen erritmoari jarraitu ezinik, eta bakarrik geratu ziren talde buruan 8bar bikes taldeko bi ordezkariak: "Maila asko igo da, eta aurrean joaten ahalegindu naiz. Zaleei eskerrak eman nahi dizkiet, sekulako giroa egon da Oñatin", zioen helmugan beasaindarrak.

Taldekideen esprinta 

Itzuli baten faltan Stefanek eta Timothék, taldekideak biak, tarte bat hartu zuten amaiera zelan erabakiko zuten komentatzeko: "Esprintean erabakiko dugula adostu dugu, eta zorionez, azkarragoa izan naiz hor".

Podiumeko hirukoaz batera Iñigo Mugarzak jaso zuen oñatiar onenaren saria, eta Belen Pelaez ere ez zen esku hutsik erretiratu. Izan ere, lasterketako emakumezko bakarra izan zen, eta Asturiastik etortzen egindako esfortzua ere errekonozitu nahi izan zuten antolatzaileek; datorren urtean ere lasterketan izango dela hitz eman zuen.

Kantoikrit ez zen, baina, frantziar eta alemaniar baten arteko esprintaz bukatu, eta bai musika kontzertu bateaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak