Jose Luis Agirre zena omendu zuten, Azkoagainen

Miren Arregi Amasorrain 2012ko ira. 3a, 11:09

Urte askotan zehar Aloña Mendi futbol taldeko kide esanguratsu izan zen Jose Luis Agirre zena omendu zuten atzo Azkoagainen. Eta zer hobeto haren bihotzeko taldeak  bere omenezko partidu bat jokatzea baino! Arratsaldeko 17:00etan Agirre zenaren bi semeei eta emazteari oroigarri bana banatu zieten. Modu horretan, jakina den zerbait berretsi zuten; alegia, Jose Luis Agirre oso maitatua izan zela eta dela. Duela hiru urte hil zen Agirre eta ordutik urtero egin diote omenaldi xumea.

Denboraldirako gertu

Omenaldiaren ondoren Aloña Mendik Bakioren kontra jokatu zuen aurredenboraldiko partidu  honek, balio izan zuen berehalakoan hasiko den denboraldiari begira ipintzeko. "Entrenamenduetan lantzen ditugun kontzeptuak eta abar zenbateraino barneratu diren eta horiek balio duten ala ez ikusteko oso garrantzitsua izan da gaurko partidua" zioen Aloñako entrenatzaile Andoni Azkargotak partiduaren bukaeran. Gaineratu zuen, ez zirela gaizki jardun eta nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko, taldea nahiko txukun ikusi zuela. 

Izan ere aldaketa handiak egon dira taldean. Zazpi jokalari joan egin dira eta gazte mailatik bederatzi berri sartu dira taldera. Noski, aldaketa horiek guztiek lan handia eskatzen dute talde bat berriz ere egonkortuko bada.

3 eta 0, garaile

Entrenatzailearen hitzetan, freskotasuna falta izan zen partiduan, baina hala ere, oñatiarrek jakin zuten euren atea zaintzen. Hori bakarrik ez, arerioaren atean, hiru gol egitea ere lortu baitzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak