Garage eta surf festa Gora Gora kids taldearekin

Maider Arregi 2012ko eka. 19a, 13:52

Ia urtebete pasa da Gora Gora Kids taldeak Antton tabernan zuzenekoa eskaini zuela. Oraingoan ere motorrak berotzera datoz eta denak dantzan jartzeko gogotsu. Horror Songs EP-a aurkeztera datoz. Izua, abenturazko zinea eta historio espazialen inguruko lau abesti batzen dituen diskoa da. Martxoan kaleratu zuten binilo formatuan. "Beldurrezko filmen estetika dauka diskoak; hortik dator Horror Songs izena", azaldu zigun orduan Arkaitz Villar bateria-jotzaile oñatiarrak.

"Guretzat hau guztia denbora pasa bat da. Beti izan gara musikazaleak eta orain dugu aukera musika egiten saiatzeko. Ez gara musikari profesionalak, baina ondo pasatzen dugu".

Eta kaleratutako lanaren gainean galdetuta, horrelaxe deskribatzen du Villarrek: "Oso naturala da diskoa. B serieko filmen edo fanzine kulturaren eragina du. Bat-batekotasuna gustatzen zaigu; ez dugu mezurik helarazi gura. Oso abesti motzak dira, letra gutxikoak, eta gauza oso bat-bateko eta gaineko bat egitea da asmoa, mezu transzendental barikoa".

Helburua jendea mugiaraztea dela esan digute euren surf- ye-ye estilo erakargarriarekin. Zuzenekoari begira egindako diskoa dela diote taldekideek egta ziur inor ez dela geldi geratuko. "Guk primeran pasatzen dugu entseguetan eta baita kontzertuetan ere. Astean behin elkartzen gara entseatzeko eta hilean kontzertu bat eskaintzen dugu", diote. Garagea, rock-and-rolla, surfa, eta dibertsioa barra-barra, Anttonenean egubakoitzean 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak