Atez atekoaren gaineko informazioa zabaltzeko batzar irekiak Oñatin

Mireia Bikuña 2012ko mar. 2a, 16:13

Atez ate, auzoz auzo ekimenaren bidez hainbat bilera egingo ditu Udalak herritarrekin. Horietan "hondakinen gaiak suposatzen duen arazoaz herritarrei informatu, arazo horri munduko herri ezberdinetan eman zaien irtenbideak eta emaitzak erakutsi eta Oñatiko Udalak hartuko duen hautuaren berri emango" dute udal ordezkariek eta Zero zabo taldekoek. Lehen batzarra martxoaren 5ean egingo dute ETEO zaharrean 19:00etan. Olakua, Ugarkalde, eta San Lorentzo auzoetako bizilagunak gonbidatu dituzte. Batzar guztiak irekiak dira.

Hauxe da udalak egingo dituen batzarren egutegia:

  • Martxoak 5: ETEO zaharrean, 19:00etan, euskaraz. Olakua, Ugarkalde eta San Lorentzoko bizilagunendako
  • Martxoak 13: Zuazola institutuan, 19:00etan, euskaraz. Erdigunea, Otadui zuhaiztia, Bidebarrieta eta Roke Azkuneko bizilagunak.
  • Martxoak 15: Santa Anan, 19:00etan, erderaz. Herritar guztiendako.
  • Martxoak 20: Kultura etxean, 19:00etan, euskaraz. Errekalde, Mendiko kale, Euskadi Etorbidea, Bakardadeko Ama kalea, Santa Marina eta Kurtzebideko bizilagunendako.
  • Martxoak 21: Kultura etxean, 15:00etan: Merkatari eta ostalariendako.
  • Martxoak 23: Kultura etxean, 19:00etan: Landa eremukoendako 

Zalantzak argitzeko

Bestalde, udal gobernuko kideek herritarren zalantzak argituko dituzte egubakoitzetan 15:00etatik aurrera. Aldez aurretik, ordua hartu behar da: 943 78 04 11 telefonoan edo partehartzea@oinati.net helbidean.

Gainera, bi informazio puntu ipiniko dituzte aurrerago: bat erdigunean eta beste Olakua-San Lorentzo inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak