Markel Irizarrek (RadioShack) esku-eskura du Andaluziako Itzulia

Sergio Azkarate Beitia 2011ko ots. 24a, 00:54

Laugarren etapa jokatu da gaur, La Guardia de Jaen eta Kordoba artean (174 kilometro). Esprinta izan da eta Oscar Freire (Rabobank) kantabriarrak irabazi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Markel Irizar (RadioShack) oñatiarrak jarraitzen du lidergoan. Van den Broeck (Lotto) bigarren dago segundo batera eta Leipheimer hirugarren da (RadioShack) segundo bira.

Lau laguneko ihesaldia izan da hasieratik, tartean Andy Schleck (Leopard) zela, eta 15 kilometro falta zirela irentsi ditu tropelak. Espero zen moduan, esprinta izan da eta, esan bezala, azkarrena Freire (Rabobank) izan da, Engoulvent (Saur Sojasun) eta Galdosen (Caja Rural) aurretik. Esprintean, helmugatik 100 metrora, erorikoa izan da eta, besteak beste, min hartu dute Koldo Fernandez de Larreak (Euskaltel) eta atzoko irabazle Ventosok (Movistar). Fernandez de Larrea ospitalera eraman behar izan dute, lepauztaia hautsita izan lezake.

Bada, etapa bakarra falta da itzulia amaitzeko eta Irizarrek esku-eskura du garaipena. Bihar, Kordoba eta Antequera artean jokatuko da bosgarren eta azken etapa (162,7 kilometro). Mendatetxo bat dute 124. kilometroan, eta, ezusterik ez bada, oñatiarrarendako izango da 57. Andaluziako Itzulia.

(Argazkia: Bosco Martin)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak