Markel Irizar lider jarri da Andaluziako Itzulian

Sergio Azkarate Beitia 2011ko ots. 22a, 13:06

Bigarren etapa jokatu da gaur Andaluziako Itzulian, Almuñecar eta Adra artean, eta Markel Irizar oñatiarra (RadioShack) lider berria da, Engoulventek minutu asko galdu ditu-eta helmugan.

Hiru mendate puntuagarri izan dira, gogorrak, eta etapa Jonathan Hivert (Saur Sojasun) frantziarrak irabazi du, Ventoso eta Freireri esprintean irabazita. Orain, Irizarrek segundo batera dauka Van den Broeck eta Leipheimer segundo bira.

Bada, hiru etapa falta dira itzulia amaitzeko, mendate gogorrik ez; hala ere, Irizarrek lan egin beharko du lidergoari eusteko.

(Argazkia: Bosco Martin)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak