Oñatiko Zuazolako ikasleek arte lanak egingo dituzte naturarekin

Mireia Bikuña 2011ko urt. 27a, 16:25

Garaion naturarteak Auzolana herrira ekimenaren lehen saioa egingo du egubakoitzean, hilaren 28an: Zuazola Institutuko ikasleek arte lanak egingo dituzte naturatik hartutako elementuekin. Eguraldiaren arabera, unibertsitate aurrean edo Bidaurretan (eguraldi ona egiten badu) egingo dute, 08:00etatik 14:00etara arte. Jarraian Errekalde Herri Eskolan ate irekiak egingo dituzte.

Bestalde, hurrengo asterako tailerrak antolatu dituzte Zuazola-Larraña Institutuan; besteak beste, graffitiak, bitxigintza, argazkigintza, gozogintza, ipuin kontaketa, eta bertsolaritza. Otsailaren 1ean eta 3an egingo dituzte tailerrak institutuko irakasleekin. Gainera, Irati Anda eskalatzaileak eta Andoni Egaña bertsolariak hitzaldi bana egingo dute hilaren 31n eta otsailaren 10ean, hurrenez hurren. Kultura hamabostaldia bukatzeko Magnifique delako emanaldira joango dira Donostiara. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Malandain Balleta egingo dute emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak