Oñatiko "zuloa" filmatu zuten zapatuan rallyan

Jon Berezibar 2011ko urt. 10a, 11:20

Oñatiko "zuloa" gaitzat hartu eta herria plato bihurtuta film laburren rallya egin zuten zapatuan Irudiz komunikazio enpresak eta Txanda elkarteak antolatuta. Goizean goiz zeuden partaideak deituta, zazpi talde aurkeztu eta gaia banatu zieten: zuloa.

"Beti aukeratu ohi da herriarekin lotura duen gai bat eta Oñati zuloa dela esan ohi dugunez..." dio barre txikiarekin Ruben Idigoras antolatzaileetako batek. Lokalizazio  zerrenda ere eman zieten partehartzaileei eta, hala, iluntzera arte izan zuten lanak aurkezteko denbora.

Azkenean Bilboko Espinaka films hirokoteak jaso zuen sari nagusia, 500 eurokoa.

Umorea eta drama

Umorezko lanak, traszendentalagoak, dramak... denetariko ideiekin osatutako film laburrak ikusteko aukera izan zuten zapatu gauean institutuan sari banaketara joan zirenek. Epaimahaiari dagokionez, Iban Garate, Aitor Arregi, Alberto Gorritiberea eta Jotxo Larrañagak osatu zuten, hain zuzen.

Antolatzaileak ere pozarren eta harrituta, "partehartzaile asko edizio lanetan inoiz ibili gabeak" zirelako eta "emaitza oso txukunak" egon zirelako.

Hala, bigarren edizioan hasi dira pentsatzen eta gauzak ondo badoaz egin egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak