Jende ugari ibili da jostailu erakusketan

Irati Goitia 2010ko aza. 29a, 16:57

Jostailu erakusketa egin dute Oñatiko Txaloka ludotekan asteburuan. Urtetik urtera indartzen doan ekimena da eta hirugarren edizio honetan ere jende ugari ibili da.

0 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako azoka izan da eta umeek aukera zabala izan dute Olentzerori zer eskatu aukeratzeko.  

Izan ere, toki askotako jostailuak egon dira ikusgai: aurreko urteetan legez, Ikastolen elkartea, Urtxintxa, Katxiporreta, Kometa eta Buruandiak taldeenak tartean. Bestalde, aurten, lehenengo aldiz, Oñatiko Txanda dendari elkarteak ere hartu du parte, beraz, Oñatiko dendetan dituzten jostailuak ere izan dira. Eta horretaz gain, Txaloka ludotekan bertan dituzten jostailuak ere izan dira erakusgai: jolas kooperatiboak, batez ere.  

Zapatu eta domekan egon da irekita azoka goiz eta arratsaldez. Eta Txaloka ludotekatik esan digute pozik daudela lortutako emaitzarekin, jende asko hurbildu delako; batez ere, haur txikiak dituzten familiak. Eta jendea ere gustura geratu da, erakusketaz gain informazioa jasotzeko aukera ere izan delako: katalogoak eta euskarazko webguneen helbideak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak