Ganbarako kantu eskolakoek kontzertua egingo dute zapatuan

Mireia Bikuña 2010ko aza. 25a, 14:15

Ganbara taldeko abesbatzak lanean dabiltza ikasturtea hasi zutenetik. Irailetik landutako abestiak bihar erakutsiko dituzte. Ganbara Gazte, Ganbara Txiki eta Ganbara Txikitxo Abesbatzek kontzertua egingo dute Santa Ana antzokian 19:00etan.    Guztira, 140 bat neska-mutiko igoko dira oholtzara. "Batzuendako lehenengo zuzenekoa izango da, eta urduri, baina gogotsu daude", esan digu Aitor Biain zuzendariak.

Musika, kolore eta kantu dibertigarriak izango dira nagusi. Hori horrela, Ganbara Txikitxoak taldekoek Josu Elberdinek idatzitako Kapitain, kapitain kantua antzeztu eta abestuko dute. Emanaldira joan gura duenak kultura etxean eros dezake sarrera bost eurotan. Leihatilan ere salgai ipiniko dituzte. Zuzendari lanetan Miren Plazaola eta Aitor Biain ibiliko dira, eta pianista Eli Mendiaraz izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak