Ezker Abertzalea, bi gazte guneen alde

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 15a, 15:52
Gaztelekuak zein Gaztetxeak "bide paraleloak" eraman dezaketela uste du Ezker Abertzaleak. Gaztetxea okupatu zutenetik gazteria "EAJren mehatxupean" dagoela ere salatu du.

Bi gazte guneak zilegiak direla uste du Ezker Abertzaleak, "baldin eta norberarekiko askatasuna zein elkarbizitzarako oinarrizko arauak errespetatzen diren". Gune bakoitzak "gazteen sektore banari erantzuten" diola uste du eta "bide paraleloak" eraman dezaketela. Bestetik, EAJren jarrera salatu zuen "oztopoak jartzen" hasi delako eta Gaztetxea okupatu zutenetik gazteria "EAJren mehatxupean" bizi delako. Gazteriaren inguruan azken hilabetetan sortu diren gertakizunen gaineko iritzia emateko egin zuen prentsaurrekoa Ezker Abertzaleak martitzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak