Zerua teleskopioz behatzeko aukera izango da eguenean

Leire Kortabarria 2005ko uzt. 12a, 12:46
Ilatargi Astronomia Taldeak zenbait teleskopio jarriko ditu Herriko plazan etzi, eguena, 22:00etan. Gura duten denei Ilargia eta Jupiter ikusteko aukera emango diete.contributors:

Ilatargik, Debagoieneko astronomia taldeak, behaketa publikoa antolatu du hilaren 14rako, eguena. Herriko plazan ipiniko dituzte teleskopioak, gura duenak erabil ditzan. Ilargiko kraterrak eta Jupiter eta bere sateliteak ikusi ahal izango dira eta, eguraldiak laguntzen badu, uztaileko zeruko beste fenomeno astronomiko batzuk ere bai. Gainera, ahalik eta baldintza onenak sortzeko, Udalak plazako argi nagusiak itzaliko ditu, arkupetakoak ez beste guztiak.

Ilatargi taldeak zeruaren ikusketa publikoak antolatu izan ditu taldea eratu zenetik, baina gehienak Gorlan egiten dituzte.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak