Olaa auzoko jaiak dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko eka. 8a, 16:58
Domekan, omenaldia jasoko dute San Andres kooperatibako sortzaileek. Dagoeneko jarri dute eszenatokia Olaako dorrearen aurrean.

Egukoitzetik domeka bitartean izango dira jaiak Olaa auzoan:

Egubakoitzean, txapleguekin hasiko dituzte iluntzean Olaako jaiak eta gauean rock kontzertua egongo da. Joko duten taldeak: Des-Kontrol, Never Surrender eta Aggressive Cambat.

Zapatuan, txirrindularitza lasterketa eta Oñatz dantza taldearen ikuskizuna daude goizean. Eguerdirako auzo bazkaria antolatu dute eta Natur Eskolan egingo da. Arratsaldean umeendako jolasak eta gauean dantzaldia.

Domekan, meza, San Andres kooperatibako sortzailei omenaldia, Mieltxo Saralegi harrijasotzailea, mus txapelketa eta umeendako jolasak.

San Andres kooperatiba

Duela 40 urte sortu zuten kooperatia hau bederatzi herritarrek. Etxeak egiteko sortu zuten. 414 etxebizitza egin zituzten guztira. Baita denda eta taberna bana ere. Egun lanean jarraitzen du kooperatiba honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak