Larraña Institutua: irakasleak, gurasoak eta ikasleak omendu zituzten

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mai. 24a, 11:54
Mende laurden egin du Larraña Institutuak eta ospakizun ekitaldian oroigarriak banatu eta tailer berria inauguratu zuten. Argazki ofiziala ere atera zuten.

Zapatu eguerdian egin zuen Larraña Institutuak 25. urteurreneko festa ekitaldia. Bideo bat eta argazkiak ikusi zituzten 25 urte horiek gogoratzeko eta oroigarriak banatu zituzten:

  • Zazpi zuzendari ohiak: Agustin Laka, Ana Mari Arregi, Xabier Egizabal, Iñaki Urreta, Georgina Peña, Javier Beitia eta Malen Imaz. Gaur egun, Kepa Altube da Zuazola-Larraña Institutuko zuzendaria.
  • Bi irakaslek: Jesus Sasiain, 25 urte daramatzalako bertan irakasle, eta Juantxo Imaz, lanerako izan duen borondateagatik.
  • Gurasoen izenean: German Aginagalde.
  • Ikasleen izenean: Roberto Arkauz, lehen promozioko ikaslea eta egun gurasoen elkartekoa.

Gonbidatu asko ekitaldian

Goizeko 11:00etan kafea hartuz hasi zuten gonbidatuek festa. Tertulian zeuden, noski, Larraña Institutuko hainbat irakasle, zuzendari guztiak eta baina instituzioetako ordezkariak, besteak beste: Oñatiko udaleko ordezkariak, Ainhoa Galdos, Joxe Fernandez, Ernesto Murgiondo eta Marian Lizarralde; Lanbide Heziketako zuzendaria Iñaki Mujika; Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde ordezkari Juan Jose Agirrezabal.

Ekitaldi ofizialaren ostean argazkia atera zuten guztiek eta ondoren tailer berria inauguratu zuten. Gero, luntxa izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak