Zuazola-Larraña institutuak kalitate zertifikatua jasoko du gaur, martitzena

Leire Kortabarria 2005ko ots. 15a, 11:16
RM Zuazola-Larraña BH Institutuak Kalitatea Gestionatzeko Sistemaren Zertifikatua jasoko du gaur, martitzena, Gasteizen. Guraso, ikasle eta irakasle talde bat joango dira ekitaldira.contributors:

Sari banaketa ekitaldia gaur, martitzena, izango da Gasteizko Europa Jauregian, 19:00etan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen ditu ziurtagiri horiek, eta sail horrek antolatu du gaurko ekitaldia. Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Angeles Iztueta Hezkuntza Sailburuak emango diete agiria Institutuko arduradunei. Abenduan jakin zuen Institutuak ziurtagiri hori eman ziotela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak