Udal Liburutegiak gertu ditu bazkide gehienen txartel berrituak. Liburutegian bertan eskatu, datuak ondo daudela baieztatu eta eskuratzea besterik ez dago.
Txartel berriak erabiltzailearen izen-abizenak, erabiltzaile zenbakia eta barra-kode bat izango ditu, eta abantailak, hamaika: liburutegian hiru liburu eta bestelako hiru dokumentu mailegatu ahal izango dira; gainera, Oñatin ez ezik, EAEko beste edozein liburutegiko zerbitzua erabili ahal izango da, guztiak doaz-eta txartel bateratuaren bidean. Horregatik, pertsona bakoitza herri bakar baten izan daiteke bazkide; gomendioa da erroldatuta dagoen herrian izatea. Gainerako bazkidetzak bertan behera geratuko dira.
Interneten
Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi guztiak sartzen ari dira sare bateratuan. Eta sare hori Interneteko sarean ere badago. Oraingoz, hor beste liburutegien fondoan bilaketak egin daitezke. Maileguak egiteko, pasahitz bat eskatu behar dute erabiltzaileek. Horren gaineko argibideak liburutegian eska ditzakete interesatuek.