Kirol txartela kiroldegian atera daiteke

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urt. 19a, 17:19
Zubikoako zerbitzuak bakarrik erabiltzeko txartela edo Debagoieneko gainerako kiroldegietara joateko balio duena atera daiteke. Prezio ezberdinak daude.

Bakarrik Zubikoa kiroldegiko zerbitzuak erabiltzekoak, 93,35 euro balio ditu. Aldiz, Debagoiena osoko kiroldegietara sartzeko balio duen txartelak, 23, 15 gehiago. Ikasleek, elbarrituek eta langabetuek gutxiago ordaindu behar dute eta egoera horretan dauden ziurtagiria erakutsi beharko dute.

Familia osoarendako txartela ere atera daiteke. Hau ateratzeko, familiako kide guztien errolda agiria aurkeztu behar da. Txartel hau 132,65 euro ordaindu behar da Zubikoan bakarrik erabiltzeko eta 162,35 euro eskualde osoko kiroldegietan erabiltzeko.

Txartel hauen gaineko informazio gehiago, kiroldegian bertan ematen dute. Hauxe da telefonoa: 943 71 63 75.

Iazko datuak

Iaz, 2004an, 177 lagunek atera zuten Oñatin Debagoiena osoan erabiltzeko kirol txartela; Oñatiko kiroldegian ez ezik, Arrasateko, Aretxabaletako, Bergarako eta Eskoriatzako kiroldegietako zerbitzuak ere erabili zituzten. Oñatira, berriz, bergararrak izan dira eskualdetik etorri diren erabiltzaile gehienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak