San Martin egoitzako langileak eta enpresa ez dira ados jarri

Leire Kortabarria 2005ko urt. 13a, 19:25
Gaur, eguena, batzarra izan dute San Martin egoitzako langileek eta Eulen enpresak, langileek joan den azarotik eskatzen dituzten lan baldintza hobeak lortze aldera. Enpresaren aldetik jarrera hobea sumatu dute langileek; hala ere, akordiorik ez dute lortu, eta mobilizazioekin jarraituko dute langileek.

Oraindik ez dute adostasunik lortu Eulen enpresak eta San Martin egoitzan diharduten 15 langile azpikontratatuek. Horrenbestez, gaur, eguena, hasi duten lanuztearekin jarraitzea erabaki dute. Lanuzteok egunero egingo dituzte, 08:30etik 11:00etara bitartean. Horrez gain, auto-ilarak eta kontzentrazioak egingo dituzte euren protesta plazaratzen jarraitzeko.

Gaur, eguena, batzarra izan dute Eulenek eta langile plataformak. Enpresaren aldetik, jarrera aldaketa sumatu dugu, eta gure eskakizunen %80 bat onartu dute, baina oraindik ez dugu adostasun osoa lortu, baloratu du plataformak. Bihar, egubakoitza, berriz batzartuko dira langileak. Plataformak negoziatzen jarraitu gura du soldaten eta eszedentzien gainean, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak