Erosteko ditugun ohiturak aztertzen ari dira

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 15a, 10:31
Herriko merkatalguneak biziberritzeko plan berezia egitea erabaki du Udalak, eta orain herritarrok erosketak egiteko zein ohitura ditugun aztertzen ari dira. Horretarako, telefono bidezko inkesta ari zaie egiten hainbat herritarrei.

Etxera deitzen dute telefonoz eta hainbat galdera egiten dituzte. Adibidez: jatekoak non erosten ditugun, arropa erostera kanpora joateko ohitura dugun, herriko jatetxeetan egiten ditugun bazkari edo afariak, zergatik joaten garen kanpora, hemengo dendetan zergatik ez edo zergatik bai kontsumitzen dugun, zer falta zaien.

Erantzunak aztertu ostean jakingo dute Oñatiko herritarrek zein ohitura dituzten erosketak egiteko eta zergatik. Emaitza horien arabera, herriko denda eta negozioak nola indartu aztertuko dute edo zoriondu egingo dituzte. 200 herritarrei deituko diete telefonoz.

Dendariei ere bai

Herritarrei ez ezik, herriko 70 merkatariei ere antzerako eta bestelako galderak egingo dizkiete. Oñatitik gertu dauden herrietako 100 etxetara ere deituko dute ea Oñatiko denden inguruan zein iritzi duten jakiteko.

Abenduaren 9an hasi ziren inkesta hauek egiten eta hilaren 23an amaituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak