Oñatiren gaineko kamisetak salduko dituzte zapatuan, hilak 18, udaletxeko arkupean, 17:30ean. Gauean, Oñatz dantza taldearen jaialdia aprobetxatuta, kiroldegira pasako dute salmenta postua, 21:30ean. Turismo Bulegoan ere salduko dituzte.
Diseinu fresko eta sinplea da nagusi Oñatiren gaineko kamiseta berrietan. Bi diseinu aukeratu dituzte: bata txantxikuaren irudiarekin, eta bestea Oñatiko hainbat ikurrekin. Kolore asko eta neurri guztietakoak daude. Oraingoan, mahuka motzekoak egin dituzte.
Turismo arduradunen esanetan, helburua, herria promozionatzeaz gain, benetan erabilgarriak diren kamisetak kaleratzea izan da. Horregatik, aparteko garrantzia eman diegu diseinuari eta kamiseten moldeei.