Aurten 17 tesi aurkeztu dituzte Lege Soziologia Institutuan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 16a, 10:22
Bihar, egubakoitza, aurkeztuko dute aurtengo azken tesia, 17ena. Horietatik bi lan Oñatiko bi ikaslek egin dituzte. 2004-2005 ikasturtean 13 herrialdetako 21 ikasle daude. contributors:

Inmigrazioari buruzko tesia aurkeztuko du Yulieth Teresa Hillon kolonbiarrak bihar, egubakoitza, 09:00etan, eta aurtengo azken tesia izango da, 17ena. Kopuru horretan sartzen dira Oñatiko bi ikaslek aurkeztu dituztenak ere: Larraitz Ugartek Kanada eta Espainiako estatuko emakume espetxeratuen analisi gonbaratiboa eta Maider Guridik euskararen egoera EAEko justizia administrazioan.

Aurten 23 ikasle

Orain, 2004-2005 ikasturtean, 13 herrialdetako 23 ikasle ari dira masterra egiten. Horietako bat Oskar Epelde arrasatearra da. Beste bi ikasle, berriz, ikastaro batzuk egiten daude.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak