530.000 pezeta inguru batu ditu Txandak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko abe. 2a, 18:23
Erosketak pezetetan egiteko kanpainan 500.000 pezeta baino gehiago batu ditu Txandak hamabost egunetan. Zozketatu duen 1.250 euroko sari potoloak badu jabea.

Urriaren bigarren hamabostaldian herriko dendetan erosketak pezetetan egiteko kanpaina egin zuen Txanda herriko dendarien elkarteak. Euren esanetan, uste baino diru gehiago batu dute. 530.000 pezeta baino gehiago.

Sari potoloak badu jabea

Hamabost egun horietan, erosketak Txandako dendetan egiteagatik, bi zenbakidun boletoak eman zizkieten dendariek erosleei. Boletoko zenbakia azaroak 17ko, zapatuko, loteria nazionalaren zenbakiaren berdina izanez gero, 1.250 euroko sari potoloa irabazten zuen erosleak. Eta Nagore Maisterreka eta Xabier Beitiak zuten boleto hori. Bikote honi Barue barne dekorazio dendan eman zioten boletoa eta eguazten iluntzean hartu zuten 1.250 euroko txekea.

Nagorek eta Xabierrek Txandako dendetan gastatu beharko dituzte 1.250 euro horiek, 2005eko urtarrilaren 31a baino lehen. Sari potoloarekin batera, 250 euroko beste bederatzi sari ere eman ditu Txanda elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak