Eski irteerak antolatu ditu Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko aza. 29a, 16:26
Lau eski irteera antolatu ditu Aloña Mendik urtarriletik martxoa bitarterako. Martitzenean zabaltzen da apuntatzeko epea. Forfaitak merkeago eskuratu ahal izango dira Oñatin bertan.

Aloña Mendi Kirol Elkarteko eski sailak lau eski irteera antolatu ditu urtarriletik martxoa bitarterako:

  • Urtarrilak 7-8-9: Baqueira-Beret ( 7 goizean irtenda )
  • Otsailak 25-26-27: Baqueira-Beret
  • Martxoak 11-12-13: Baqueira-Beret
  • Martxoak 25-Apirilak 2: Avoiraz ( Alpeak )

Noiz apuntatu

Lehen hiru irteerak egingo dira 55 pertsona sartzen diren autobusetan. Azkena, berriz, lo egiteko egokitua dagoen autobusean egingo dute eta hor 42 lagun sartzen dira.

Irteera guztietara joateko epean bihar, martitzena, azaroak 30, zabaltzen da. Aloña Mendi tabernan eman beharko da izena martitzenetan edo eguaztenetan 19:30etik 21:00etara.

Forfaitak merkeago

Aurten ere Astun, Candanchu eta Formigaleko forfaitak merkeago eskuratu ahal izango dituzte Oñatin bertan. Hala ere, oraindik ez dituzte prezioak zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak