Txantxiku ikastolak Euskaraz bizi egitasmoa jarri du martxan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin. Horretarako ekitaldi asko antolatuko dituzte eta horietako bat, gaur, eguena, 15:30etan izango den hitzaldia da. Hizlaria Asisko Urmeneta izango da eta gazteen hizkera informalaz arituko da umorea eta irudimena lagun dituela. Ikastolan bertan izango da hitzaldia.
Euskararen eguna
Abenduaren 3an da euskararen eguna eta egun horretarako ere ekitaldi asko antolatu ditu Txantxiku ikastolak: kalejira, herri kirolak, gaztetxoendako ipuin kontaketak, kanta eta dantza ikastaroak, eskulanak ...