Eskalada ikastaroa egingo dute zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko aza. 24a, 16:23
Aloña Mendi Kirol Elkartearen mendi sailak antolatuta, eskalada ikastaroa egingo dute zapatuan kiroldegian. Goizen eta arratsaldean egingo dute. Egunean bertan ere eman daiteke izena.

Gazte eta helduendako eskalada ikastaroa antolatu du Aloña Mendi Kirol Elkarteko mendi sailak zapaturako. 10:00etan hasiko dute ikastaroa kiroldegian baina arratsaldean ere emango dute.

Eskalada ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da Aloña Mendi tabernan azaroak 26, egubakoitza, bitartean. Bestela, zapatuan ere eman daiteke izena Zubikoa kiroldegian bertan. Hauxe da ordaindu beharrekoa:

  • Gazteak: hiru euro ( 21 urte bitartekoak ).
  • Helduak: sei euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak